Saturday


Dynamik Durangon

Sunday

Osho-k esandakoa



“Gogora ezazu: zure burua lekukoarena egiten mantendu. Meditazio honetan adi, erne egon behar zara. Ordu betez ikuslea izango zara, burua galdu barik
Aditasun galtzea oso erraza da; arnasa hartzen duzun bitartean gertatzen denaren kontzientzia gal dezakezu, arnasekin horrenbeste nahastu zer lekukotasuna ahaztu ahal baituzu, baina horrela mamia galtzen da. Arnasa egin ahalik eta sakonago, ahalik eta arinago, zeure energia osoa horretan jarri, baina segi lekuko bat izaten.
Begiratu zer dagoena ikuslea baino ez bazina bezala, beste bati gertatu balekio bezala. Dena gorputzari gertatzen zaio eta kontzientzia begiratzen ari da.
Jarrera hau lehengo hiru ataletan laguna izango duzu eta laugarrenean, stop-a egiten duzunean eta guztiz gelatuta, mugiezina zarenean, bere gailurrara helduko da.”
Osho


Osho-k asmatutako Dynamic Meditazioak ordu bete osoa irauten du, bost ataletan bananduta. Esperientzia pertsonala denez gero, besteen presentzia ahaztu behar dugu eta ordu osoa begi itxiak egongo gara. Nahiz eta bakarra egon, begi-lokarriren bat eukitzea komeni zaizu, zeren eta adimena barrura zuzentzeko lagungarria baita.
Urdailak hutsik egon behar du eta jantzi zabal eta erosoa oso aproposa da. Egon ziur meditazioaren tartean ez direla eragospenik eta etenaldirik izango
Sakatu hemen Dynamikaren musika beheratzeko

Lehenengo atala: 10 minutu


Arnasa sudurretatik egiten da, hartzen eta botatzen ahalik eta arinago. Arnasketak sakona eta kaotikoa izan behar du. Aireak birikiak bete behar ditu eta eredu edo ohitura batean sartzen zarela nabarituz gero, arnas-erritmoa aldatu.
Egon sakonki ariketan, zeu osorik. Zure gorputza arnasaren erritmuan mugituko. Mugimendu horiek zure barneko indarra gehituko dute

Bigarren atala: 10 minutu


Lehertu! Zure barnean dagoen guztia atera dadilako momentua. Den dena kanpora bota ezazu: negar egin, farre egin, oihukatu, dantzatu, lurretik errodatu, hasi saltoka,... Eroa bihurtu, ezer ez kontrolatu eta ez utzi ezer adierazi barik

Hirugarren atala: 10 minutu



Besoak burutik gora altxata, hasi saltoka oin zoletan, mantra “HU” kantatzen duzun bitartean, doinua zure sabelatik ateratzen den sentituz. Ahalik eta bizikiagoa, oin zoletan landatzen duzun bakoitzean utzi doinuak zure energi zentrua jo dezala. Sartu buru-osoa atal honetan, agorturik egon arte.

Laugarren atala: 15 minutu


GELDI! "Stop!" hitza entzutean zure gorputza izoztu, berdin zein jarrera dagoen. Ez saiatu erosoa egon, ez mugitu. Eztula edo dominisku sinple bat nahikoa da energia barreia dadila eta lan osoa galduta egongo da. Zure gorputzan gertatzen denaren lekukoa izan.

Bostgarren atala: 15 minutu

Hospatu!... Musika jarraituz ekiozu dantzari, daukazun edozer sentimendua adierazten. Jarraitu egun osoa bizitasun honekin.

SAKATU HEMEN Dynamik musika beheratzeko


ESTEKAK
Osho-ren mundura

Oshoren Kundalini Meditazio-ra
Oshoren Nataraj Meditazio-ra
Oshoren Gouri Shankar Meditazio-ra
Oshoren Txakren Arnasa Meditazio-ra


ETXERA